Etorkizun jasangarria eraikiz
Ezagutu ezazu nola ari garen gure komunitatea eraldatzen!
Eguzki plaken instalazioak sustatzen ditugu, baita energia aurrezteko ekimenak ere. Eskoriatzan modu aktiboan lan egin nahi dugu, proiektu ezberdinak indarrean jarriz eta energia berriztagarriak sustatuz.
Soluzio eraginkorrak, eskuragarriak eta jasangarriak nahi ditugu bizilagun guztientzat, era positiboan eta luzera begira gure komunitatean eta orohar ingurumenean eragingo dutenak.
ERAGINKORTASUNA
Kudeaketa energetikoa eta aurreztea
BERRIZTAGARRIA
Energia garbia eta eskuragarria
EKOLOGIKOA
Ingurumenean inpaktu positiboa
Zer da Esnargi?
ESNARGI Eskoriatzan sortutako ekimen bat da, ingurumenarekiko eta gizartearekiko arduratik abiatuta. Mugimendu honek iraunkortasunean, elkarlanean eta jasangarritasunean oinarritutako kultura komunitario bat sustatzen du, etorkizun hobe baterantz bidean.
Eskoriatzar talde bat, kultura komunitario eta jasangarri baterantz bidea eginez
"Gure ingurune natural eta sozialarekiko sentsibilitateak elkartutako Eskoriatzako pertsona talde bat gara, egungo eta etorkizuneko herritarren ongizatean eragin positiboa sortu nahi duena, komunitate kultura bat bultzatuz.
Gure helburua iraunkortasunari laguntzea da, energia berriztagarriak eta hurbilekoak erabiliz, energia-kontsumoa murriztuz, mugikortasun iraunkorra sustatuz, ingurumena hobetu CO2 emisioak murriztuz eta tokiko habitat-ak babestuz, eta tokiko ekonomia sustatuz.
Guzti hori parte-hartze prozesuekin koloreztatuta, malguak izanik, pertsona anitzekin elkartuaz eta gure ilusio, ahalegin eta ingurune natural eta sozialarekin bizikidetza harmoniatsuagoa sortzeko itxaropenak zainduz".
Gure bidaia, komunitatearen elkarlanaren indarra
Esnargi ibilbide kolektibo baten emaitza da, ingurumenarekiko ardura eta herriaren onura gidari izanik. Hasiera batean autokontsumorako eguzki-plaka talde txiki bat sortzeko ametsa bagenuen ere, denborarekin, proiektuak norabide zabalagoa hartu du. Urtez urte egindako lanak eta herritarren inplikazioak gure ekimena sendotu eta elkarlanaren indarra erakutsi dute.
2022 Maiatza
Eguzki plaken bidez energia sortzen zuen autonkotsumo talde bat sortzeko ekimena hasi genuen Eskoriatzan.
2022 Abendua
Gasaren prezioa altu egon zenean, herrian energiaren fakturak egokitzeko aholkularitzak ematen hasi ginen. Urte bakarrean 120 familiei lagundu genien eta 120.000euroko aurrezpena egitea lortu zela estimatzen da.
2023 Iraila
Herri batzarrean Herri Mailako energia komunitatea sortzeko erabakia hartu zen.
2024 Irailak 23
Eskoriatzako Energia Komunitatea ESNARGI KOOP.S. bezala formalki eratu zen.
Parte-hartu aldaketa prozesuan
Izan trantsizio energetikoaren protagonista
Eskoriatzan, komunitateak, gutariko bakoitza aldaketaren parte inportantea izan daitekeela uste dugu. Batu zaitez gure komunitatera eta bilakatu dezagun guztion artean gure ekimena erreferente.
Trantsizio energetiko justua eta denontzat bideragarria lortu dezakegu elkarrekin lan egiten badugu.
Nola atera ahal diozu etekina ESNARGIri
Adituen aholkularitza eta energiaren inguruko soluzio berritzaileak eskainiko dizkizugu, izan ere, gure zerbitzuak energiaren kontsumo jasangarriagoa sustatzeko diseinatu ditugu. Pausoz-pauso zure alboan izango gaituzu kontsumo eraginkor eta arduratsua bada zure helburua.
Aholkularitza gas eta elektrizitate fakturetan
Autokontsumo fotovoltaikoa
Etxebizitzen
zaharberritzea
Komunitatearen azken berriak
Egon adi gure energia-ekimenei, tokiko ekitaldiei eta energia aurrezteko aholku praktikei buruzko eguneratze berrienei. Atal honetan, gure komunitatea etorkizun jasangarriago baterantz sendotzeko albiste garrantzitsuak aurkituko dituzu. Ezagutu berritasunak eta bat egin aldaketara!
ESNARGI Eskoriatzako Aste Berdean: RENPOWER-BiBiZi proiektu europarraren emaitzak
Eskoriatzako Aste Berdearen ekintzen baitan, urriaren 8an, asteazkenez, aurkeztu ziren RENPOWER-BiBiZi proiektu europarraren emaitzak. Proiektu hau Goiener, Ecovision eta UIPI erakundeek bultzatzen dute, Esnargi komunitate energetikoaren laguntzarekin. Eskoriatzako azterlanaren emaitzak Ekitaldia Ibarraundi Museoan egin zen, eta bertan aurkeztu ziren udalerriko eraikin batean egindako azterlan pilotuaren emaitzak. Azterketa horri esker, etxebizitzen hobekuntza energetikorako neurriak identifikatu dira,…
ZER DA ARGITZEN? HERRITARREN BATZARRAREN HERRI AURKEZPENA
ARGITZEN prozesua Debagoienan martxan jarri den prozesu partehartzaile bat da. Helburua denon artean energia trantsiziorako norabidea adostea da. ESNARGIk ere prozesu hau sustatzea garrantzitsutzat baloratu du, beraz esteka honetan informazioa zabalago irakurtzeko aukera ematen dizuegu. GONBIDAPENA: HERRITARREN BATZARRAREN HERRI AURKEZPENA Laster abiatuko da Herritarren Batzarra eta bertan Debagoienean energia trantsizioaren inguruan eman nahi ditugun urratsak argitzen hastera goaz! Badakizu…
Esnargiren lehen proiektua abian da, Luis Ezeizako teilatua protagonista dela
Eskoriatzako Luis Ezeiza herri eskolan 71 eguzki-plaka jarriko dira, guztira 36 kW-ko gaitasunarekin, eta horrek 36-45 etxebizitzari energia emateko aukera emango du. Proiektua Nafarkoop kooperatibak kudeatuko du, eta Esnargik Udalarekin batera sustatzen du. Guztira 43.000 €-ko aurrekontua du, eta horietatik 32.000 € GipuzkoakoForu Aldundiak finantzatuko ditu. Esnargiren lehen proiektua izanik, esperientzia biltzea ere bada helburu,…