Berriak

Gertatzen ari dena

Komunitatearen azken berriak

Egon adi gure energia-ekimenei, tokiko ekitaldiei eta energia aurrezteko aholku praktikei buruzko eguneratze berrienei. Atal honetan, gure komunitatea etorkizun jasangarriago baterantz sendotzeko albiste garrantzitsuak aurkituko dituzu. Ezagutu berritasunak eta bat egin aldaketara!

ESKORIATZAKO UDALA BAZKIDE LAGUNTZAILE BERRIA

Udaberriarekin batera ESNARGIn zenbait gertaera loratzen hasiak daude eta hauen berri eman nahi genizuen. Gure ingurune naturalaren zaintzan eta iraunkortasunaren bultzadan bazkide laguntzaile berri bat dugula esan nahi dizuegu; Eskoriatzako Udala. Maiatzaren 22an ospatutako ohiko osoko bilkuran onartu zen erabaki hau. Beraz, pozten gaitu gero eta gehiago baikara jasangarritasun energetiko eta komunitate kultura bultzatzeko elkartzen…

ESNARGIk EUSKARALDIAN parte hartuko du

ESNARGI-k entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu. Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu…