ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATEA

Indarrak batzen ditugu energia berriztagarrien erabilera sustatzeko

Ongietorri ESNARGI Eskoriatzako Energia Berriztagarrien webgunera. Herriarekin konpromisoa dugun bizilagun talde bat gara eta ingurumenaren zaintzak arduratzen gaitu. Gure komunitatearen eraldaketan ari gara lanean, bereziki energia jasangarrien eta berriztagarrien bultzadan.

Etorkizun jasangarria eraikiz

Ezagutu ezazu nola ari garen gure komunitatea eraldatzen!

Eguzki plaken instalazioak sustatzen ditugu, baita energia aurrezteko ekimenak ere. Eskoriatzan modu aktiboan lan egin nahi dugu, proiektu ezberdinak indarrean jarriz eta energia berriztagarriak sustatuz.

Soluzio eraginkorrak, eskuragarriak eta jasangarriak nahi ditugu bizilagun guztientzat, era positiboan eta luzera begira gure komunitatean eta orohar ingurumenean eragingo dutenak.

ERAGINKORTASUNA

panela

Kudeaketa energetikoa eta aurreztea

BERRIZTAGARRIA

eguzkia

Energia garbia eta eskuragarria

EKOLOGIKOA

arbola

Ingurumenean inpaktu positiboa

Zer da Esnargi?

ESNARGI Eskoriatzan sortutako ekimen bat da, ingurumenarekiko eta gizartearekiko arduratik abiatuta. Mugimendu honek iraunkortasunean, elkarlanean eta jasangarritasunean oinarritutako kultura komunitario bat sustatzen du, etorkizun hobe baterantz bidean.

Eskoriatzar talde bat, kultura komunitario eta jasangarri baterantz bidea eginez

"Gure ingurune natural eta sozialarekiko sentsibilitateak elkartutako Eskoriatzako pertsona talde bat gara, egungo eta etorkizuneko herritarren ongizatean eragin positiboa sortu nahi duena, komunitate kultura bat bultzatuz.

Gure helburua iraunkortasunari laguntzea da, energia berriztagarriak eta hurbilekoak erabiliz, energia-kontsumoa murriztuz, mugikortasun iraunkorra sustatuz, ingurumena hobetu CO2 emisioak murriztuz eta tokiko habitat-ak babestuz, eta tokiko ekonomia sustatuz.

Guzti hori parte-hartze prozesuekin koloreztatuta, malguak izanik, pertsona anitzekin elkartuaz eta gure ilusio, ahalegin eta ingurune natural eta sozialarekin bizikidetza harmoniatsuagoa sortzeko itxaropenak zainduz".

esnargi_komunitatea_35-2
logoa_tagline

Gure bidaia, komunitatearen elkarlanaren indarra

Esnargi ibilbide kolektibo baten emaitza da, ingurumenarekiko ardura eta herriaren onura gidari izanik. Hasiera batean autokontsumorako eguzki-plaka talde txiki bat sortzeko ametsa bagenuen ere, denborarekin, proiektuak norabide zabalagoa hartu du. Urtez urte egindako lanak eta herritarren inplikazioak gure ekimena sendotu eta elkarlanaren indarra erakutsi dute.

2022 Maiatza

Eguzki plaken bidez energia sortzen zuen autonkotsumo talde bat sortzeko ekimena hasi genuen Eskoriatzan.

2022 Abendua

Gasaren prezioa altu egon zenean, herrian energiaren fakturak egokitzeko aholkularitzak ematen hasi ginen. Urte bakarrean 120 familiei lagundu genien eta 120.000euroko aurrezpena egitea lortu zela estimatzen da.

2023 Iraila

Herri batzarrean Herri Mailako energia komunitatea sortzeko erabakia hartu zen.

2024 Irailak 23

Eskoriatzako Energia Komunitatea ESNARGI KOOP.S. bezala formalki eratu zen.

Parte-hartu aldaketa prozesuan

Izan trantsizio energetikoaren protagonista

Eskoriatzan, komunitateak, gutariko bakoitza aldaketaren parte inportantea izan daitekeela uste dugu. Batu zaitez gure komunitatera eta bilakatu dezagun guztion artean gure ekimena erreferente.

Trantsizio energetiko justua eta denontzat bideragarria lortu dezakegu elkarrekin lan egiten badugu.

Nola atera ahal diozu etekina ESNARGIri

Adituen aholkularitza eta energiaren inguruko soluzio berritzaileak eskainiko dizkizugu, izan ere, gure zerbitzuak energiaren kontsumo jasangarriagoa sustatzeko diseinatu ditugu. Pausoz-pauso zure alboan izango gaituzu kontsumo eraginkor eta arduratsua bada zure helburua.

zenbaki-01

Aholkularitza gas eta elektrizitate fakturetan

zenbaki-02

Autokontsumo fotovoltaikoa

zenbaki-03

Etxebizitzen
zaharberritzea

Komunitatearen azken berriak

Egon adi gure energia-ekimenei, tokiko ekitaldiei eta energia aurrezteko aholku praktikei buruzko eguneratze berrienei. Atal honetan, gure komunitatea etorkizun jasangarriago baterantz sendotzeko albiste garrantzitsuak aurkituko dituzu. Ezagutu berritasunak eta bat egin aldaketara!

Esnargi_Esko_Leintz_kolore

Leintz-Gatzaga ESNARGIra batzen da – Komunitatea handituz doa

Eskoriatza eta Leintz-Gatzagak indarrak batu ditugu energia komunitate bakarra sortzeko. Elkarlan honi esker, trantsizio ekologikoari lotutako egitasmoak modu koordinatuan eta sinergiak aprobetxatuz garatuko ditugu. Lehen emaitza zehatza bidean da dagoeneko: Leintz-Gatzagako teilatu batean eguzki-plaketan oinarritutako 67 kW-ko autokontsumo proiektua prestatzen ari gara, 2027ko udaberrirako martxan egongo dena. Proiektua eta energia komunitatea ezagutzera emateko herri-bilera bat…

Bertikala_NegatiboaLeloa-2

EHNERGIA sarearen parte gara

Urriaren 2an, Iruñean ospatu genuen EHNERGIA sarearen eratze-bilera. Ehnergia Europako mugaz gaindiko bigarren energia-komunitatea da, eta bertan Ipar zein Hego Euskal Herriko energia-komunitate, erakunde eta norbanakoak biltzen gara helburu bakarrarekin: subiranotasun energetikoa eta trantsizio justu, jasangarri eta lokala sustatzea, energia-komunitateentzako laguntza-sarea sortuz eta bazkideentzako ondasun eta zerbitzu energetikoen hornidura emanez. Ilusioz eta motibazio handiz hasten…

PXL_20260528_163733837~2

2026ko Batzar Orokorra

Atzo Esnargiren Batzar Orokorra ospatu genuen, eta bertan bazkideekin partekatu genituen elkartearen kudeaketari eta hurrengo urteetako plangintzari lotutako gai nagusiak. Batzarrean 2025eko ekitaldiko balantze ekonomikoa aurkeztu zen, baita 2026rako aurrekontuak ere. Era berean, kuotak eta 2025-2030 Plan Estrategikoa onartu ziren, eta horiek izango dira Esnargiren lan-ildoak eta helburuak datozen urteetan. Parte-hartze handiak eta bertaratutakoen interesak…