Luis Ezeiza eguzki-plaken proiektuan batu zaitez!
Luis Ezeizako proiektuari buruzko bilera informatiboaren ondoren, bazkide berriak bilatzen ari gara, eta proiektu honetan parte hartu nahi duzun jakin nahiko genuke.
Bideo honetan Luis Ezeizaren instalazio fotovoltaikoaren proiektuari buruzko informazio osagarria aurkituko duzu. Animatu parte hartzera!

Parte hartu nahi baduzu baina oraindik zalantzak badituzu:
➡️ Idatzi esnargi@esnargi.eus helbidera edo,
➡️ Etorri urtarrilaren 12an, 18:30ean, Ibarrraundi Museoan, egingo den bilera informatibora.
Parte hartu nahi duzula argi baduzu, jarraitu urrats hauek:
- Egin zaitez bazkide: jarri gurekin harremanetan https://esnargi.eus/kontaktua/ webgunearen bidez.
- Jakinarazi instalazioan parte hartu nahi duzula: zure CUPa (kontagailuaren zenbakia), nahi dituzun pakete kopurua beharko ditugu eta zure NAN zenbakia.
(pakete 1 = 250 W).
Zenbat pakete behar dituzun kalkulatzen ez badakizu, mesedez, jarri harremanetan esnargi@esnargi.eus helbidearekin.
Gurekin bat eginez, etorkizun hobe bat eraikitzen lagunduko duzu!
