Esnargiren lehen proiektua abian da, Luis Ezeizako teilatua protagonista dela

Eskoriatzako Luis Ezeiza herri eskolan 71 eguzki-plaka jarriko dira, guztira 36 kW-ko gaitasunarekin, eta horrek 36-45 etxebizitzari energia emateko aukera emango du.
Proiektua Nafarkoop kooperatibak kudeatuko du, eta Esnargik Udalarekin batera sustatzen du. Guztira 43.000 €-ko aurrekontua du, eta horietatik 32.000 € GipuzkoakoForu Aldundiak finantzatuko ditu.
Esnargiren lehen proiektua izanik, esperientzia biltzea ere bada helburu, etorkizuneko beste proiektuetarako lagunduko duena. Hau honela, oraingoan sortutako energia Esnargiko bazkideek erabiliko dute (gaur egun 23 dira, Udala barne), eta banaketa eredua irailean erabakiko da. Lanak dagoeneko hasi dira, eta urrian amaitzea espero da.
⇛ Informazio gehiago: https://goiena.eus/eskoriatza/1756824728605-71-eguzki-plaka-jarriko-dituzte-eskolako-teilatuan
