Ohiko galderak

Ohiko galderak

Nola funtzionatzen du ESNARGIk?

  • ESNARGI irabazi-asmorik gabeko kooperatiba da, eta aldian behin bilerak egiten ditugu landu nahi ditugun proiektuak zehazteko. Talde eragilean, kontraste-taldean edo interesatuan parte har dezakezu.

Nork parte har dezake ESNARGIn?

  • Ongi etorriak izango dira Eskoriatzan bizi eta proiektu honetan parte hartzeko ilusioa duten guztiak.

Zein bazkidetza mota egin zaitezke?

  • Bazkide laguntzaile edo erabiltzaile izan zaitezke.
  • Bazkide laguntzaileak kooperatiba bultzatzea du helburu, gogoratu zenbat eta gehiago garen, indar gehiago egingo dugula.

Bestalde bazkide kontsumitzaileak aldiz kooperatibako zerbitzu bat erabiltzea, herrian kokatutako plaka fotoboltaikoetatik sortutako energia kontsumitzea adibidez. Zerbitzu hau oraindik aktibo ez dugun arren, martxan jartzeko lanean gabiltza.

Zenbat ordaindu behar da?

  • Bazkide laguntzaileek
    • Norbanakoek 50€ ordaindu behar dute.
    • Enpresek 1.000€.
  • Bazkide kontsumitzaileek
    • Norbanakoek 50€ ordaindu behar dute.
    • Enpresek 100€.
  • Bazkidetza mota aldatzean ez da diru gehiago jarri behar eta bazkidetza uzten denean, bazkideri dirua itzultzen zaio estatutuetan araututako prozedurari jarraituz.

Nola egin bazkide?

  • Jarri harremanetan esnargi@esnargi.eus helbideran mezu bat bidalita eta inskripzio orri bat bidaliko dizugu.