ZER DA ARGITZEN? HERRITARREN BATZARRAREN HERRI AURKEZPENA

ARGITZEN prozesua Debagoienan martxan jarri den prozesu partehartzaile bat da. Helburua denon artean energia trantsiziorako norabidea adostea da. ESNARGIk ere prozesu hau sustatzea garrantzitsutzat baloratu du, beraz esteka honetan informazioa zabalago irakurtzeko aukera ematen dizuegu.

GONBIDAPENA: HERRITARREN BATZARRAREN HERRI AURKEZPENA

Laster abiatuko da Herritarren Batzarra eta bertan Debagoienean energia trantsizioaren inguruan eman nahi ditugun urratsak argitzen hastera goaz! Badakizu urrian Herritarren Batzarra abiatuko dela? Badakizu zein den bere egitekoa? 

Eskoriatzan irailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Kultur etxean bilera bat antolatu da ARGITZEN aurkeztu eta ezagutarazteko. Animatu nahi zaituztegu bai parte hartzera eta baita prozesuaren jarraipena egitera. Etorkizunari gustatuko litzaiguken kolorea emateko aukera daukagu!

Bertan, informazioa jasoko duzu eta Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena jaso baduzu, zure zalantzak argitzeko ere aukera egongo da.

https://argitzen.eus/herritarren-batzarra