Luis Ezeiza eguzki-plaken proiektuan batu zaitez!

Luis Ezeizako proiektuari buruzko bilera informatiboaren ondoren, bazkide berriak bilatzen ari gara, eta proiektu honetan parte hartu nahi duzun jakin nahiko genuke. Bideo honetan Luis Ezeizaren instalazio fotovoltaikoaren proiektuari buruzko informazio osagarria aurkituko duzu. Animatu parte hartzera! Parte hartu nahi baduzu baina oraindik zalantzak badituzu: ➡️ Idatzi esnargi@esnargi.eus helbidera edo, ➡️ Etorri urtarrilaren 12an, 18:30ean,…

Read More

ESNARGI Eskoriatzako Aste Berdean: RENPOWER-BiBiZi proiektu europarraren emaitzak

Eskoriatzako Aste Berdearen ekintzen baitan, urriaren 8an, asteazkenez, aurkeztu ziren RENPOWER-BiBiZi proiektu europarraren emaitzak. Proiektu hau Goiener, Ecovision eta UIPI erakundeek bultzatzen dute, Esnargi komunitate energetikoaren laguntzarekin. Eskoriatzako azterlanaren emaitzak Ekitaldia Ibarraundi Museoan egin zen, eta bertan aurkeztu ziren udalerriko eraikin batean egindako azterlan pilotuaren emaitzak. Azterketa horri esker, etxebizitzen hobekuntza energetikorako neurriak identifikatu dira,…

Read More

ZER DA ARGITZEN? HERRITARREN BATZARRAREN HERRI AURKEZPENA

ARGITZEN prozesua Debagoienan martxan jarri den prozesu partehartzaile bat da. Helburua denon artean energia trantsiziorako norabidea adostea da. ESNARGIk ere prozesu hau sustatzea garrantzitsutzat baloratu du, beraz esteka honetan informazioa zabalago irakurtzeko aukera ematen dizuegu. GONBIDAPENA: HERRITARREN BATZARRAREN HERRI AURKEZPENA Laster abiatuko da Herritarren Batzarra eta bertan Debagoienean energia trantsizioaren inguruan eman nahi ditugun urratsak argitzen hastera goaz! Badakizu…

Read More

Esnargiren lehen proiektua abian da, Luis Ezeizako teilatua protagonista dela

Eskoriatzako Luis Ezeiza herri eskolan 71 eguzki-plaka jarriko dira, guztira 36 kW-ko gaitasunarekin, eta horrek 36-45 etxebizitzari energia emateko aukera emango du. Proiektua Nafarkoop kooperatibak kudeatuko du, eta Esnargik Udalarekin batera sustatzen du. Guztira 43.000 €-ko aurrekontua du, eta horietatik 32.000 € GipuzkoakoForu Aldundiak finantzatuko ditu. Esnargiren lehen proiektua izanik, esperientzia biltzea ere bada helburu,…

Read More

ESKORIATZAKO UDALA BAZKIDE LAGUNTZAILE BERRIA

Udaberriarekin batera ESNARGIn zenbait gertaera loratzen hasiak daude eta hauen berri eman nahi genizuen. Gure ingurune naturalaren zaintzan eta iraunkortasunaren bultzadan bazkide laguntzaile berri bat dugula esan nahi dizuegu; Eskoriatzako Udala. Maiatzaren 22an ospatutako ohiko osoko bilkuran onartu zen erabaki hau. Beraz, pozten gaitu gero eta gehiago baikara jasangarritasun energetiko eta komunitate kultura bultzatzeko elkartzen…

Read More

ESNARGIk EUSKARALDIAN parte hartuko du

ESNARGI-k entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugula adierazi nahi dizuegu. Jakingo duzuen bezala, Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da. Laugarren edizioa izango da hau, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu…

Read More